Albisteak

Bizkaia-Durangok aurpegia eman du Liège-Bastogne-Liège lasterketan

2017-04-23

Asteazkeneko Flèche Wallone lasterketan edukitako sorte txarraren ondoren, Mavi Garciak zulatua izan zuen Huyko tontorra igotzen hasi aurretik, igande honetako Liège-Bastogne-Liège (1.WWT) lasterketako lehen edizioa  oso desberdina izan da talde durangarrarentzat. Bastoña eta Ans herrien artean jokatu den lasterketan ezin hobeto aritu dira Bizkaia-Durangoko  neskak, une oro lasterketan sartuta egon dira eta Garciak amaieran 25. postua lortu du.

Horrez gain, lasterketako lehen partean arazoak  eduki ditu taldeak, Mavi Garciak 16. kilometroan zulatua izan baitu. Hala ere, Lourdes Oyarbide eta Femke Verstichelen  taldekideek egindako lanak tropelean sartzen lagundu diote. 

Lasterketako azken zatian, tontor guztiak egon diren unean, Mavi Garciak, Lourdes Oyarbidek, Femke Verstichelenek, Lorena Llamasek eta Roos Hoogeboomek 50 txirrindularik osatzen zuen  lasterketa buruari eutsi diote. Lasterketako azken kilometroetan bost txirrindularik lasterketa burua hartu dute, eta Garciak eta Llamasek bigarren taldetxo bati eutsi diote,  25.en Anna van der Breggen garailearengandik 2:03ra eta 37. 4:06ra bukatuz, hurrenez hurren.