Albisteak

Bizkaia-Durango, bost estatuko txapelketatan

2017-06-21

Denboraldi guztietan bezala, ekaineko laugarren asteburua izango da estatu gehinetako txapeldunak erabakiko dituena. Asteburu honetan Bizkaia-Durango bosta txapelketa hauetan gongo da: Espainia, Herbehereak, Frantzia, Eslovenia eta Japon. 

Lehena parte hartzen Roos Hoogeboom izan da. Herbeheretako txirrindulariak erlojuaren aurkako proban parte hartu zuen gaur.  Erlojuaren aurkako saioekin jarraituz, bihar,  Axelle Dubau-Prévôtek frantziako txapelketan parte hartuko du, 25,3 kilometroko ibilbideari egin beharko dio aurre Saint-Omerren; ostiralean, berriz, Lourdes Oyarbidek eta Mavi Garciak Espainiako txapelketaren borrokan ariko dira Sorian,  hauek 18,9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. 

Errepideko lasterketei dagozkienez, larunbatean eta igandean lehiatuko dituzte, Axelle Dubau-Prévôt larunbatean ariko da Frantzian 108,5 kilometroko ibilbidean; Roos Hoogeboomek Herbeheretan 132 kilometrokoa izango du aurretik; Miho Yoshikawa Japonen ariko da, ibilbide gorabeheratsu batean, eta Espainiako Txapelketan Mavi Garcia —egungo txapelduna—, Lorena Llamas, Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona, Yessica Perez eta Anna Pujol ariko dira, Garrayn irten eta Sorian bukatuko den 105,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Igandean, Eslovenian, Špela Kernen txanda izango da.

Agurtzane Elorriaga Bizkaia-Durangoko zuzendariaren hitzetan: «Aste oso garrantzitsu baten aurrean gaude, eta emaitza politak lortzeko aukerak ditugula uste dut. Hemengo txapelketetan lehen aldiz talde moduan parte hartuko dugu, eta hori garrantzitsua da neskak ondo ezagutzen batira, eta talde lana egiten dakite... Erlojuaren aurkako saioari dagokionez Lourdesek eta Mavik aurrean egoteko aukera daukate; errepideko lasterketari begira, talde indartsu bat daukagu eta Soriako ibilbide gogorrean aurrean egoteko aukera guztiak ditugu. Gainontzeko txapelketetan badakigu zerbait lortzea zail egongo dela gure neskak bakarrik daude eta, baina zihur hago Špelak Eslovenian, Axellek Frantzian, Roosek Herbehereetan eta Mihok Japonen lan txukuna egingo dutela».