Albisteak
Bizkaia-Durango eta Euskadi-Murias elkar hartuta
2017-10-06
Hazi eta nazioartekotze prozesuan murgilduta dagoEuskadi Basque Country – Murias Taldea, eta, bidehorretan, emakumezkoen taldea ere izango du aurrerantzean. Euskadiko bi egituragarrantzitsuenekin harremanetan egon da elkarlanasustatzeko, izan ere egitasmoaren xedea ez da beste taldeen gainetik jartzea izan.
Hala, Bizkaia Durango taldearekin erkarlanerakoakordioa erdietsi du, egiturak integratu eta eurenarteko sinergiak sortzeko. Agurtzane Elorriaga izango da emakumezkoen taldeko kirol arduraduna.
Aipatu egituraren babesleak orain artekoak izangodira, alegia, Bizkaiko Foru Aldundia eta DurangokoUdala, eta haiei erantsiko zaie Euskadi Murias. Era horretan, taldearen izena Bizkaia Durango – Euskadi Murias izango da.
Agurtzane Elorriagaren adierazpenak: “Helburunagusia emakumezko euskal txirrindulari onenaketorkizun hurbilean gurean izatea da, eta Euskadi – Muriasekin elkarlanean harrobia lantzea. 12 txirrindulariko egitura osatu nahi dugu, eta txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera emangodigun 40 lasterketa-eguneko nazioarteko egutegiahitzartu”.
Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol arduradunaren adierazpenak: “Pausugarrantzitsua da gure proiektuaren baitan. Aukeraberdintasunean sinesten dugu, eta elkarlanarilehenbailehen ekin nahi genion. Emakumezkoentaldearen inguruan, gizonezkoenarenean bezala, pazientzia eskatzen dut, Agurtzanek denbora izan dezala lan egin eta etorkizunean euskal txirrindularionenak izango dituen taldea osatzeko”.