Albisteak

Hiru euskal fitxaketa egin ditu Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak

2017-11-09

Bizkaia Durango-Euskadi Murias emakumezkoen UCI taldeak hiru euskal txirrindulari gehiago izango ditu 2018 denboraldian: Ane Iriarte, Míriam Gardachal eta Aroa Gorostiza. Lierni Lekuona eta Irati Iradin euskaldunekin eta Yessica Pérez andaluziarrarekin batera, sei txirrindulari konfirmatu ditu dagoeneko taldeak datorren denboraldirako.

Ane Iriarte (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1995), erlojupekoan ondo moldatzen da eta pistako txirrindularitzan aritzen da. Egungo Espainiako erlojupeko txapelduna da 23 urtez azpikoetan. Ekainean, Sorian, lortu zuen garaipena. 2017 urtean zehar UCI egutegiko hainbat lasterketetan lehiatu du, hala nola Emakumeen Biran, Plumelec-eko Sari Nagusian, Morbihan-eko Sari Nagusian edo Madrid Challenge by La Vueltan. Pistan, scratch-en egungo Espainiako txapelduna da 23 urtez azpikoetan eta irailean bosgarren postua lortu zuen Europako Txapelketan, puntuaketa frogan, 23 urtez azpiko mailan ere.

«Oso pozik nago elite mailan debuta Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldean egingo dudalako, 2017an 23 urtez azpikoetan denboraldi ona osatu ondoren. Aurten aukera bikaina daukat hobetzeko, hau bezalako egitura sendo batean, nazioarteko egutegi on batekin. Eman dezakedan maila erakusteko gogotsu nago eta niregan daukaten konfiantza itzuli nahi dut. Nire progresioan pauso bat eman nahi dut aurrera eta denboraldian zehar hobetzen joan; nire ehuneko ehuna emango dut taldeari laguntzeko» (audioa: Iriarteren adierazpenak —gaztelaniaz—).

Míriam Gardachalek (Tafalla, Nafarroa, 1998) bigarren denboraldia hasiko du 23urtez azpikoetan. Espainiako Txapeldun 2016 junior mailan, txirrindulari nafarrak Dohako munduko txapelketan izan zen urte hartan. 2017an Espainiako selekzioaren hainbat deialdietan izan da eta Setmana Ciclista Valenciana, Emakumeen Biran, el GP Plumelec-en, GP Morbihan-en eta Madrid Challenge by La Vuelta lasterketetan parte hartu du.

«Bizkaia Durango-Euskadi Murias bezalako talde batera pausoa ematea pozgarria da niretzat, azken urteetan Espainiako egutegian nagusi izan baita eta bertatik oso txirrindulari onak irten baitira. Nire bigarren denboraldian 23urtez azpikoetan, lasterketetan neure burua erakutsi nahi dut eta eta taldeari lagundu denboraldiko helburuak lortzen. Pertsonalki, nazioarteko lasterketetan esperientzia lortu nahi dut eta horregatik gustura izango naiz talde onetan, oso egutegi ona izango du eta. Uste dut talde bikaina osatuko dugula eta gauzak ondo irtengo direla. Horretarako lehenengo egunetik, lehenengo lasterketatik eta biltzen garen lehenengo egunetik lan egin behar dugu» (audioa: Gardachalen adierazpenak —gaztelaniaz—).

Bere aldetik, Aroa Gorostiza (Elorrio, Bizkaia, 1999) 2018an 23urtez azpikoetan debuta egingo du, junior mailan bi denboraldietan lehiatu eta bere mailan progresio ona erakutsi ondoren. Espainiako Kopako Maringo lasterketa gogorrean aurreneko bostetan sartu zen. “Pistard” ona, bizkaiko txirrindularia espainiako txapelduna da bakarkako jazarpen frogan junior mailan.

«Ilusio handia da Euskal txirrindulari batentzat, eta are gehiago bizkaitarra izanik, horrenbeste urteko historia duen talde honetan aritzea; gainera kontuan hartuta euskal txirrindularitzaren erreferentea den Euskadi-Murias taldearen babesa izango duela. Oso eskertuta nago taldeak aukera hau eman didalako eta neurria ematea espero dut. Nire lehen urtea izango da 23 urtez azpikoetan eta badakit talde-lanean ibili behar izango dudala, baina hori ere garrantzitsua da txirrindulari gisa hazteko. Nazioarteko lasterketetan parte hartzeko aukera irabaztea espero dut, lasterketa horietan benetako maila eta lehiaketa erritmoa lortzen duzu eta».