Albisteak

Alice Maria Arzuffi, maila handiko fitxaketa Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearentzat 

2017-12-22

Alice Maria Arzuffi Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak 2018 denboraldirako konfirmatu duen hamabigarren txirrindularia da. 

Guissanon jaioa, 1994an, Lensworld-Kuota taldetik dator eta maila goreneko lasterketetan emaitza onak lortu ditu, hala nola, Boels Rental Hills Classic-en lortutako  zazpigarren postua edo Giro Rosako gazteen sailkapenean hirugarrena. Urte berean, gutxigatik ez zen sartu aurreneko hamarretan Plumelec-en ospatu zen Europako Txapelketan. Gainera, Udaberriko beste lasterketetan ere emaitza onak lortu ditu, hala nola, zortzigarren postua Rabobank 7-Dormeomloop-en eta Acht van Westervelden edo hamairugarren postua GP Dottignies-en. Ziklokrosean ere bikain dabilen txirrindularia da eta Steylaerts-Betfirst taldean dabil. Joan zen duela bi aste Ciclocross del Ponte UCI lasterketan garaipena lortu zuen eta Europako Txapelketan brontzezko domina lortu zuen duela hilabete.

Adierazpenak: «Oso pozik nago Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearekin fitxatzeagatik. Lehen aldiz ibiliko naiz euskal talde batean eta gogo handiz ekingo diot abentura honi. Taldearekin izan dudan lehen kontaktua, Agurtzanerekin hitz egitean, oso ona izan da eta berarekin lan egiteko irrikitan nago. Igotzaile ona naiz eta etapa ugariko lasterketak gogoko ditut. Durango-Durango Emakumeen Sarian eta Emakumeen Biran forma onean egotea gustatuko litzaidake, taldearen helburu nagusiak baitira. Giro Rosa korritzea ere gustatuko litzaidake, denboraldiko nire lasterketa gogokoena baita».