Albisteak

Anna Stricker, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko azken fitxaketa

2017-12-26

Txirrindulari italiarrarekin Bizkaia Durango-Euskadi Muriasek 13 txirrindulariko taldea osatu du 2018 denboraldirako.

Stricker, Zams-en jaioa 1994an, BTC City Ljubljana taldean lehiatu du 2017an. Lotto Thüringen Ladies Toureko bigarren etapan garaipenetik oso hurbil izan zen, bigarren postua lortuta, eta Tour of Chongming Islanden hirugarren izan zen. Festival Elsy Jacobs lasterketan mendiko sailkapena lortu zuen eta 2016an Giro della Toscanan etapa bat lortu zuen. Postu nabarmenak lortu ditu ere azken urteetan, hala nola, bigarren postua Giro del Trentinon 2015ean, hirugarren Giro della Toscanan 2016an eta laugarren GP Comune di Cornaredo 2014an.

«Nire egoera ez zen erraza eta kezkatuta nenbilen, txirrindularitza uztekotan ikusten bainuen nire burua. Baina Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak niregan sinetsi du eta nire ametsak lortzen jarraitzeko aukera eman dit. Oso pozik nago nire talde berriarekin eta gogo handia daukat taldearekin denboraldi berria hasi eta emaitza onak lortzeko. 2018 denboraldian hasieratik ondo ibili nahi dut, Setmana Valencianan, eta ondoren udaberriko Belgika eta Holandako klasiketan, oso atsegin ditudan lasterketa motak direlako. Noski, Emakumeen Bira oso helburu garrantzitsua izango da bai niretzat zein taldearentzat  eta Giro Rosa lehiatzea gustatuko litzaidake. Nire herrialdean lehiatzen da lasterketa eta giro bikaina bizi da bertan».