Albisteak

Bizkaia Durango-Euskadi Murias-ek eta Kalas Sportswear-rek maillot berria aurkeztu dute

2018-01-15

Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeak eta Kalas Sportswear etxeak emakumeen taldeak jantziko duen 2018. urteko maillota ezagutzera ematen dute. Goi mailako kirol jantzi enpresak Murias Grupo proiektuaren aldeko apustua bikoizten du, Euskadi-Murias Profesional taldea gidatuta.

Aurrenengo, munduko selekzio oparoenak jantzi zuen, baita Frantziako Tourrera heldu zen ere; orain, berriz, Kalas Sportswear-rek dena emanten du etorkizuneko proiektua bultzatzeko; hain zuzen, bi aldeak aberasten du honek, marka bera eta kirol taldeak.

Arkaitz Larrazkueta-k, Kalas Sportswear arduraduna Espainian, baieztatu du Bizkaia-Durango Euskadi Murias taldearekin lan egiteari esker emakumeen gorputza hobeto ezagutzen aukera dutela, jantzi hobeak sortzen eta emakumeari egokituta, beti erosleen nahiak betetzeko helburuarekin.

2018 urteko multzoa: Sandra Alonso, Alice Maria Arzuffi, Dani Christmas, Henrietta Colborne, Miriam Gardachal, Lucía González, Aroa Gorostiza, Irati Idirin, Ane Iriarte, Lierni Lekuona, Cristina Martínez, Yessica Pérez, Anna Stricker.

Bestetik, proiektuaren bi taldeen aurkezpena (Euskadi-Murias eta Bizkaia Durango-Euskadi-Murias) urtarrilaren 18an izango da Gasteizen, Gorbeia Merkatal Zentroan hain zuzen ere.