Albisteak

Westhoek, urteko lehen klasika Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearentzat

2018-03-02

Bizkaia Durango-Euskadi Murias UCI 1.2 mailako Omloop van de Westhoek-Memorial Stive Vermaut belgikako klasikan lehiatuko du igande honetan, martxoak 4.

Lasterketa Flandriako lasterketetan lehiatuko da, Nieuwpoort-en 11:30etan hasita eta Ichtegem-en amaituta, 3 ordu eta erdi inguru beranduago, 126 kilometro osatu ostean.

Lasterketa honetan Setmana Valencianan aritu ziren bost txirrindulari arituko dira (Cristina MartínezLucía GonzálezAnna StrickerDani Christmas eta Henrietta Colborne) bai eta Valentzian gaixotasun baten erruz lehiatu ezin izan zuen Sandra Alonso ere. Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearekin Westhoek-en egingo du debuta txirrindulari valentziarrak.

Otxandion hasiko da Euskaldun Txapelketa

Omloop van de Westhoek-en lehiatu aurretik, Otxandion Euskaldun Txapelketako lehen froga ospatuko da. Lierni LekuonaAroa GorostizaIrati Idirin eta Míriam Gardachal lehiatuko dute bertan.