Albisteak

Dani Christmas podiumetik 500 metrora Westhoek-en

2018-03-04

Podiumetik 500 metrora geratu zen Dani Christmas (Bizkaia Durango-Euskadi Murias) atzoko Omloop van de Westhoek (1.2 UCI) talde euskaldunaren denboraldiko lehen klasikoan.

Lasterketa osoan txirrindulari britaniarra faboritoen taldean ibili zen eta Lucía González (23. postuan) onenen pare ibili zen ere. Lehen erasoa jo zuen Floortje Mackaij-ek (SUN) lortu zuen garaipena. Sofie De Vuystek (DVE) ere erasoa jo zuen eta Christmas atzetik ibili zen 3 kilometrotan, baina helmugatik 500 metrora harrapatu zuen tropelak.
 
Dani Christmas-en adierazpenak Omloop van de Westhoek lasterketa amaitu eta gero: «Lasterketa zirraragarria izan da, harbide zati ugariekin. Lasterketa buruan ibiltzen ahalegindu naiz eta oso gogorra izan da. Helmugatik 5 kilometrora erasoa jo dut De Vuyst jarraitzeko, honek Mackaij-en atzetik zebilen eta, baina azkenik bakarrik ahalegindu naiz lasterketa burura heltzen. Pena handia da podiumera igotzea lortu ez izana, baina pozik nago egindako ahaleginarekin. Hurrengoan ondo aterako da!».