Albisteak

Ronde van Drenthe, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearen lehen World Tour mailako lasterketa

2018-03-10

Igande honetan, martxoak 11, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldea Ronde van Drenthen lasterketan parte hartuko du. Denboraldiko WorldTour mailako bigarren lasterketa izango da, emakumezkoen nazioarteko mailarik gorena.

Ibilbide luzea eta gogorra izango du lasterketak, frogak 157,2 kilometro izango ditu eta. 10:55etan izango da irteera eta lau ordu inguru amaituko da. Omloop van de Westhoek-en aritu zen talde berdina izango da irteeran: Cristina Martínez, Lucía González, Sandra Alonso, Dani Christmas, Henrietta Colborne eta Anna Stricker.

Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko kirol zuzendaria den Agurtzane Elorriagaren hitzetan, «WorldTour mailako urteko bigarren lasterketan gu bertan egotea oso positiboa da eta erakusten du gogoa daukagula maila bikaina erakusteko munduko lasterketa onenetan. Joan zen astean, Westhoek-en aurrean ibili zirenekin lehiatzea lortu genuen eta Drenthen, naiz eta maila eta gogortasuna handiagoa izan, ezkutatu gabe lehiatu behar dugu eta gure burua erakutsi».