Albisteak

Ronde van Drenthe, ikasteko lasterketa Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldearentzat

2018-03-11

Dani Christmas Bizkadi Durango-Euskadi Murias taldeko lehen sailkatua izan da Ronde van Drenthe lasterketan, Emakumezkoen UCI World Tour mailako urteko bigarren lasterketa. Atzo ospatu zen 155 kilometroko lasterketa.

Hasiera hasieratik oso bizi ibili ziren txirrindulariak eta hainbat zatitan apurtu zen tropela. Anna Stricker, Henrietta Colborne eta Dani Christmas-ek bakarrik lortu zuten lasterketa buruan irautea, baina kilometroak joan ahala, bakarrik Christmas sartu zen faboritoen taldean.

Geroago, buruko taldea hautsi egin zen eta Christmas bigarren taldean geratu zen. Aurreko taldea geratu zen arte ez zuen berriro Christmas-ek aurrean sartzeoko aukerarik izan eta hainbat erasoaldi izan ziren azken 40 kilometroetan. 

Amy Pieters herbeheretarrak (DLT) lortu zuen garaipena  eta Dani Christmas, 65. postuan, lasterketa amaitu zuen euskal taldeko txirrindulari bakarra izan zen.

Agurtzane Elorriaga Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko kirol zuzendariaren adierazpenak: «Lasterketa oso gogorra izan da taldearentzat, baina normala da: hau da mailarik goreneko lasterketa batean espero dena. Danik lasterketa amaitzea lortu dugu eta aurreko taldean ibili da, hori azpimarratu egin nahi dugu. Lucia Gonzálezek arazo bat izan du aurreneko harbide zatian sartu aurretik eta gurpila aldatu ahal izan dugunean, ezin izan du aurreko taldean sartu. Pena izan da aurrean sartu ezin izana, baina txirrindulariei ikasteko balio izan die lasterketa honek eta hori da helburu nagusiena lasterketa hauetan. Honen aurka lehiatzeko gogo handiagoarekin bueltatuko gara!».