Albisteak

Bizkaia-Durango lehen kontzentrazio emankorra

2015-02-18

Bizkaia-Durango taldeko  txirrindulariak asteburu honetan elkartu dira, gainean dugun denboraldia prestatze aldera. Estatu mailako txirrindulari guztiak Euskal Herrian batu dira Agurtzane Elorriagaren gidaritzapean. 

Nahiz eta, eguraldiak ez dien lagundu, taldeko zuzendariak nabarmendu du «kontzentrazioa oso positiboa» izan dela eta «giro oso onean» egoteko aukera izan dutela.  Kalitatezko entrenamenduak egiteaz gain, gazteenei talde lana nola egin erakustea izan dute helburu. 

Horrez gain, hastear dagoen 2015ko denboraldiko lasterketen egutegia zehaztu die Agurtzane Elorriagak, Bizkaia-Durangoko txirrindulariei.