Albisteak

Komunikatu ofiziala: Nafarroako Klasikoak

2021-05-12

Bizkaia-Durango ez da ostegun eta ostiraleko Nafarroako Klasiketan lehiatuko, talde barruan koronabirus kasu bat atzeman dutelako.

Taldeko gainerako kide guztiek negatibo eman dute egin dizkieten PCR probetan, baina zuhurtziaren printzipioa aplikatuz, Nafarroako lasterketei uko egitea erabaki dugu.