Albisteak

Mavi García (Bizkaia-Durango) irabazle Zallan eta Euskalduneko lehen lider

2015-04-19

Bizkaia-Durangoko Mavi Garciak bakar-bakarrik helmugaratzea lortu zuen Zallako Sarian, Euskaldun Torneoko lasterketan. Lasterketa osoa lasterketa buruan egin eta gero, helmugan lana borobiltzea lortu zuen. 

Balearretako txirrindulariak, lasterketako lehen kilometroetan tropelari aurre hartu zion, Bizkaia-Durangoko beste taldekide batekin Yulia Ilinykh, eta baita ere, Sheyla Gutierrez, Eider Merino (LTK), Mar Bonnin (BZK) eta Ainara Elbustorekin (REY). Talde nagusi guztiak ihesaldian zeudenez, 1:10eko errenta segituan hartu zuten. 

Herbosako igoeran, Merinok (LTK) taldean erritmoa jarri eta bere taldekide Gutierrez jokoz kanpo utzi zuen, bere izan baitzen lehena ihesalditik geratzen.

Baina, azkenean, Mavi Garciaren eraso bortitz batek erabaki zuen lasterketa, eta Bizkaia-Durangoko txirrindulariak bere lehen garaipena lortu zuen errepideko modalitatean.

Balearretako txirrindulariak lasterketa bukatutakoan baieztatzen zuen «harrituta» zegoela, «lasterketa oso gogorra» izan baitzen. «Igoeran aurrera egitea erabaki nuen eta inork ez zidala jarraitzen ikusi nuen», zioen Garciak, gehituz, «hasieran gainera, motorrak ematen zizkidan erreferentziak errealak baino txikiagoak ziren eta horrek gehiago estutzera behartu ninduen». 

Orain berriz, taldea Euskaldun torneoko bigarren lasterketa lehiatzen ari da Balmasedako Sarian. Eta Bizkaia-Durangoren helburua liderraren elastikoa mantentzea eta beste garaipen bat lortzea izango da.