Albisteak

Elena Utrobina irabazle esprintean Adigueyan

2015-06-05

Bizkaia-Durangora batutako azken txirrindulariak, Elena Utrobinak, garaipena lortu du Adigueyako Tourreko (2.2 UCI mailako) bigarren etapan, txirrindulariek 96.2km- ko ibilbidea burutu behar izan dute, hasiera eta amaiera herrialdeko hiriburuan Maikop-en edukita. Ihesaldiek tropela puskatzea lortu ez duten lasterketa batean, Elena Utrobinaren abiadura izan da garaipenera eraman duena, Anastasiya Chulkova eta Elena Gogolevaren aurretik.

«Gaur esprintera heltzea erabaki dugu, baina azken momentura arte hainbat eraso egon dira tropelaren buruan, nahiz eta abiadura oso altua izan. Horregatik, lasterketa amaieran gure taldea esprinterako prestatu dugu. Hau oso garrantzitsua izan da, azken 3 kilometroetan bihurgune asko egon baitira, eta posizio on bat lortu ahal izan dut », adierazi du eguneko irabazleak. «Talde guztiaren garaipena da, denok batera lan egin eta lortu dugu emaitza on hau. Espero dut garaipenak lortzen jarraitzea. Eta nire partetik, gogotsu negoen gaurko etaparako, eta ahal izan dudan dena egin dut gaur garaipen hau lortzeko », bukatu du Elena Utrobinak. Utrobina da oraingoz Bizkaia-Durangok Adigueyako Tourrean sailkapen nagusian hobetoen dagoen txirrindularia, baina biharko lasterketa gogorrerako talde durangarraren talde Anna Zavershinskaya izango da.