Albisteak

Bizkaia-Durango, igandean Espainiako Vueltan

2015-09-11

Bizkaia-Durangok igandean denboraldiko azken lasterketa izango du, Madrilgo Challangea Espaniako Vueltak antolatuta, UCI mailako 1.1 lasterketa. Unipublic-ek -Espainiako Vueltako antolatzaileek- egiten duten lasterketa, Madrilgo hiriburuan barrena izango da; non txirrindulariek zirkuituari 15 bira eman beharko dizkieten 87 kilometroak egiteko. 

Madrilgo lasterketara, taldeko zuzendari Agurtzane Elorriagak talde gazte batekin kontatuko du, 23 urtez azpiko lau txirrindulari (Lourdes Oyarbide eta Lierni Lekuona euskaldunak, Elisabet Escursell kataluniarra eta Coral Casado kantabriarra), gainera, Anna RamÍrez ere bertan izango da eta seigarren txirrindularia lasterketa honetarako taldera batuko den Ainara Elbusto nafarra. Elbusto zirkuituetan egiten diren kriteriumetan espezialista dena Reyno de Navarra-WRC-Sesé taldetik dator.

Espainiako Vueltak antolatzen duen Challange honek lehen edizioa du aurtengoa, eta telebistaz jarraitu ahal izango da 15:15tik aurrera Teledeporte eta Eurosporten. Horrez gain, lasterketa jarraitzeko aukera izango, sare sozialetan ‪#‎MadridChallenge‬ etiketaren bitartez.