Albisteak

Bestealde La Tostadora taldeko Peru Barañanok, Bizkaiko selekzioarekin UCI lasterketa baten parte hartuko du Belgikan

2015-09-15

Lasterketa larunbatean proba bat eta Igandean bi probaz osotuta dago, azken egun honetan, goizean erlojupeko bat eta arratsaldean lasterketa normal bategaz. 17 urteko Durangoko txirrindularia, ikasteko eta gozatzeko helburuarekin joango da eta gainera ez da selekzioarekin doan lehenengo aldia, aurreko urtean euskadi eta bizkaiako selekzioarkin joan baitzen.

Peruk Begikan korritzearen esperientzia du, Bestealde La Tostadora taldearekin aurten egindako bidaiaren ostean Hain zuzen ere, larunbateko lasterketa, uztailan egindako bidaian Durangoko taldearekin parte hartutako herri berdinean ospatzen da, Reningelsten. Bidai honetarako Bizkaiko federazioak aukeratutako txirrindulariak, Peruz aparte, honexek dira:  Iñigo Landaluze eta Iker Elortegi (Palacios-EK), Jon Gil (Vicinay Cadenas), Eukeni Rotaetxe (Loiumat) eta Gaizka Sotil (Ekin).