Albisteak

Oyarbide, Lekuona eta Lanzek Bizkaia-Durangorekin berritu dute

2015-11-27

Bizkaia-Durangok 2016ko denboraldia antolatzen jarraitzen du, non taldeak 2015ean lortutako emaitzak hobetzea izango duen helburu. Beste behin, talde bizkaitarraren apustu nagusia bertako gazteei lekua egitea izango da,  beraiekin talde sendo bat sortu eta gainera, txirrindulari euskaldunei maila gorenean egoteko aukera eskainiz.  

Lourdes Oyarbiderentzat (Egino, 1994) laugarren denboraldia izango da Bizkaia-Durangon, bere azken denboraldia 23 urtez azpikoen mailan. 2015ean kalitatezko salto handia eman du Eginoko txirrindulariak, 23 urtez azpikoen Espainiako Kopa irabaziz, lehen egunetik elastikoa lortuta. Gainera, apirilean Barrundian errepideko Euskadiko Txapelketan lehen postua lortu zuen eta ekainean Urduñan erlojuaren aurkako txapelketa irabaztea lortu zuen.  

Lierni Lekuona (Lezo, 1995) 2015 on bat egin ostean, hirugarren urtez Durangoko taldean izango da. Espainiako Kopan eta Euskaldun Torneoan lasterketa oso onak egin ondoren, baita lasterketa garrantzitsuenetan erakutsitako ahalmenaren ondoren talde bizkaitarrean jarraituko du Lekuonak.   

Bere aldetik Paula Lanzek (Gasteiz, 1996) bigarren denboraldia egingo du maila gorenean, 2015ean Bizkaia-Durangoko kide funtsezkoenetariko bat izanda, taldearentzat une oro lan eginez eta bere konpromiso on guztia eskainiz. 

Bizkaia-Durangok datozen egunetan emango du taldea osatuko duten gainontzeko txirrindularien berri. 2016ko denboraldia Bizkaia-Durangorentzat maila gorenean, UCI mailan, 13en denboraldia izango da.