Albisteak

Garcíak, Casadok eta Escursellek Bizkaia-Durangon jarraituko dute

2015-12-03

Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona eta Paula Lanzen berritzen ondoren, eta Kim Le Court, Irati Idirin eta Naia Leoneten fitxaketen ostean, Bizkaia-Durango UCI txirrindulari taldeak 2016ko denboraldian taldean jarraituko duten beste hiru txirrindulariren berri ematen du: Mavi García, Coral Casado eta Elisabet Escursell, hirurek bigarren denboraldiari egingo diote aurre Bizkaia-Durangon. 

Mavi García duatleta (Mallorka, 1984) 2015ean oso azkar egokitu zen errepideko txirrindularitzara. Bere lehen denboraldiko arrakasta handiena Zallako lasterketan, Euskaldun Torneoa, lortu zuen. Gainera, taldeko txirrindulari garrantzitsuenetariko bat izan zen Euskal Emakumeen Bira bezalako nazioarteko lasterketetan. 

Coral Casadok (Dueñas, 1996), 2015 zail baten ondoren 2016ean bere mailarik onena ematea izango du helburu, maila on hau, lortu berri dituen garaipenekin, erakusten hasia da ziklokroseko lasterketetan. Hala ere, 2015ean lasterketetan egindako lanak abuztuan Espainiako selekzioarekin lasterketa batzuetan izateko aukera eman zion. 

Azkenik, Elisabet Escursellen (Terrassa, 1996) lana ezinbestekoa izan zen Bizkaia-Durangok 2015ean lortutako garaipen askotan, taldeko lana eginez, tropelean kontrol lana eginez zein ihesaldi askotan egonda. Eta 2016ean bere helburua aurrera pauso bat eman eta talde bizkaitarreko txirrindulari funtsezkoenetariko bat izatea izango da.