Albisteak

Roos Hoogeboom nederlandarra Bizkaia-Durangora

2015-12-15

2016ra begira Bizkaia-Durangok bere taldea indartzen jarraitzen du, eta azken berritzeen ondoren Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona, Paula Lanz, Mavi García, Coral Casado eta Elisabet Escursell eta Irati Idirin, Naia Leonet eta Kim Le Courten fitxaketen ondoren Roos Hoogeboom (Medemblik, Herbehereak, 1982) izango da talde euskalduneko hamargarren txirrindularia.  

Hoogeboomenek, lehen 10en artean hainbat postu lortu ditu UCI mailako lasterketetan. Igotzaile oso ona da herbeherearra eta bere emaitza hoberenak etxeko lasterketetan lortu ditu; Ronde van Heemskerk lasterketa garrantzitsuan garaipena lortu zuen eta Ronde van Heusdenhout edo Wielerronde van Standdaarbuiten bezalako lasterketan podiumera igotzea lortu zuen. 

«Oso pozik nago 2016an taldeko kide izango naizelako. Gogotsu nago taldeko emaitza onen parte izateko eta horrekin batera txirrindulari bezala hobetzen joateko. Nire betiko ametsa UCI mailako talde baten egon eta nazioarteko lasterketetan egotea izan da», baieztatu du Hoogeboomek Bizkaia-Durangorekin sinatu ondoren. 

Hurrengo asteetan zehar 2016an Bizkaia-Durangon izango diren taldekide guztien berri emango da, babesleak nortzuk diren argituko da eta erabiliko den materialaren berri emango da.