Albisteak

Andreina Rivera, Bizkaia-Durangoko kide berria

2015-12-18

Andreina Rivera txirrindulari kolonbiarra (1994) izango da 2016ko Bizkaia-Durangoko hamaikagarren taldekidea, ITAU-Shimano taldetik datorrena. Riverak aurtengoa bere bigarren denboraldia izango du UCI mailako talde batean. Sincelejon jaiotako txirrindulariak, denboraldi ona egin du 2015ean, emaitza onak lortuz Ameriketan, horren adibide da, Kaliforniako Amgen Tourrean gazte mailako sailkapenean lortutako hirugarren postua. Gainera, irailean europako lasterketetan, Tour l’Ardèche eta Espainiako Itzuliak antolatutako Madrileko Challengean parte hartu zuen eta bigarrenean onenen artean bukatzea lortu zuen. 

Orain dela bi urte Kolonbiako errepideko txapelketan bigarren postua lortu zuen eta aurten erlojuaren aurka brontzezko domina lortu du. «Oso pozik eta itxaropentsu nago Bizkaia-Durangorekin hasiko dudan denboraldi berriari begira, lasterketa guztietan dudan dena ematea da nire asmoa. Bizkaia-Durangori, nire familia berriari, eskerrak eman nahi dizkiot nigan jarritako konfiantzagatik», baieztatu du kolonbiarrak. 

Riverak, kide garrantzitsua izango denak esprintean bukatzen den lasterketan, honela bukatu du: «Bizkaia-Durangoko kide izatea erronka pertsonala eta profesionala da niretzat, txirrindulari ororen ametsa baita europako txirrindulari onenen artean, maila gorenean, lehiatzen egotea. Urte guzti hauetan ikasitakoaz baliatuko naiz taldea ahalik eta ongien ordezkatzeko».