Albisteak

Heidi Dalton eta Lise Olivier, Bizkaia-Durangoko fitxaketa hegoafrikarrak

2015-12-22

Bizkaia-Durangok beste bi fitxaketa egin ditu, nazioartean esperientzia handiko txirrindulariak dira biak. Taldekide berriak Heidi Dalton eta Lise Olivier dira, hegoafrikarrak, biek garaipenak lortu dituzte UCI mailako lasterketetan.  

Heidi Dalton (1995) Hegoafrikako emakumezko txirrindularitzako balioetako bat da. 2016an bere hirugarren denboraldia egingo du 23 urtez azpiko mailan, eta azken bi urte hauetan Hegoafrikako Txapelketetan podiumera igotzea lortu du, errepidean eta erlojuaren aurka. Gainera, 2015ean UCI mailako lasterketetan bederatzi aldiz hamar lehenen artean sailkatzea lortu zuen. «Bizkaia-Durangori eskertu nahi diot Europako lasterketetan parte-hartzeko aukera emateagatik. Bi urtez Europan lasterketa batzuetan egon naiz, eta txirrindulari guztiok dakigu hobetzeko derrigorrezkoa dela bertan parte hartzea. Denboraldi berriari eta talde berriari begira gogotsu nago», baieztatu du Daltonek.

Bestalde, Lise Olivier (1983) igotzaile petoa da, lasterketa garrantzitsuetan aurrean egoten dakiena, esaterako 2012an  Route de France lasterketan laugarren egitea lortu zuen. 2015ean UCI mailako lasterketetan hainbat postu lortu zituen lehenengo bostetan, eta Afrikako Jokuetan brontzezko bi domina lortu zituen (errepideko lasterketan eta erlojuaren aurka). «Ez dakit ze aukera izango ditudan, baina prest egon behar dut horiei aurre egiteko. Bizkaia-Durangok eman didan aukera ez nuen espero eta gogotsu nago taldera bat egiyeko. 2016a urte gogorra izango da niretzat, Hegoafrikan neure taldea gidatuko dut, Afrikako txirrindularitza gidatzen arituko naiz eta bertako Federazioko kide izango naiz. Gainera, Bizkaia-Durangorekin ere neure erronkak izango ditu eta Olinpiar Jokoetan egotea dut  helburu, non Hegoafrikak hiru txirrindulari izango dituen», dio Lise Olivierrek. Bere Afrikako beste taldekideengatik honako hau dio: «Niretzat oso berezia da taldean Kim Le Court eta Heidi Dalton bezalako txirrindulariak izatea. Hirurak lagun onanak gara eta oso ondo eramaten gara eta uste dut hau taldearentzat oso ona izango dela».