Albisteak

Bizkaia-Durango, ostiraletik Giro Rosan

2016-06-29

Ostiral honetan hasiko da Gaiarine herrian 27.en Emakumeezkoen Italiako Giro Internazionala, eta bertan izango da, beste behin, Bizkaia-Durango. Euskal taldeak, UCI Women’s WorldTour egutegi berriko, lehenengo itzulia izango du, egutegiko itzuli nagusia. Taldeak Bilbotik irtengo da, Italiarantz, bihar osteguna.

Hamar eguneko itzulia izango dute Giroan txirrindulariek, atariko erlojupeako batekin, zortzi etapekin eta erlojupeko luze batekin. Talde bizkaitarrak, lehiakorra izateko asmoa duen seiko indartsu bat darama.Momentu honetako Espainiako txapelduna, Mavi Garcia, izango da talde burua mendiko etapetan, eta ondoan izango ditu, Lourdes Oyarbide eta Lierni Lekuona euskaldaunak —Giroan debuta egingo dutenak—, Kim Le Court, Lise Olivier hegoafrikarra eta Roos Hoogeboom herbeheretarra.

Agurtzane Elorriagak Bizkaia-Durangoko zuzendariak, Denis Gonzales eta Jon Elorriagarekin batera talde durangarra Giro honetan gidatuko duenak, italiara bidaiatu aurretik adierazi du: «Gure helburua Giro honetan, maila honetako gainontzeko lasterketetan bezala, taldeari presentzia ematea da. Seiko indartsua daramagu, eta poztasunen bat eman dezakegula badakigu, etaparen baten lehian ibiltzeko helburuarekin goaz. Seirak maila onarekin doaz, egiten dugun talde lana ona izaten da eta ahalik eta aurreren egoteko borrokatu beharko dugu».