Albisteak

Lourdes Oyarbide, Chrono des Nations lasterketan, 23 urtez azpikoetan, bigarren

2016-10-24

Lourdes Oyarbidek (Bizkaia-Durango) 12.en bukatu zuen Frantzian jokatutako Chrono des Nations lasterketan, UCI mailako europako azken lasterketa. Gainera, eginoko txirrindulariak 23 urtez azpiko mailan bigarren bukatu zuen, Séverine Erauden atzetik.

31 minutu eta 28 segundorekin Oyarbidek nabarmen hobetu zuen 2015eko bere denbora: «Aurreikuzpenek ez zuten hutsik egin eta goiz osoan zehar euria eta haizea izan genuen. Hala ere, egia da faktore horiek biribilguneetan eta bihurgunetan bakarrik eragin zutela. Erlojuaren aurkako ona egin nuen, aspaldian eduki ez dudan erritmoa izan nuen eta teknikoki ere oso gustora aritu nintzen. Ibilbidea luzea egin ez zitzaidan arren, zerbait gorde nuenaren sentsazioarekin gelditu nintzen. Hala ere, oso pozik nago, top-10ean sartu ez nintzen arren, UCIko puntu batzuk hartu ditut eta helburua bete dut, 23 urtez azpikoen podiumean sartzea». 

Bizkaia-Durangok denboraldia azaroan bukatuko du Hegoafrikan: KZN Summer Series (1.2 UCI) lasterketako bi probetan eta 947 Cycle Challenge (1.1 UCI) lasterketan.