Albisteak

Bizkaia-Durangok Hegoafrikan emango dio amaiera denboraldiari

2016-11-15

Normalean baino beranduago, baina ilusio askorekin, Bizkaia-Durangok aste honetan emango dio amaiera Hegoafrikan 2016ko denboraldiari, bertan, nazioarteko hiru proba lehiatuta.

Lehenengo proba asteazkenean, azaroak 16, izango da KZN Summer Series Race, 1.2 UCI mailako lasterketa. ‘Queen Nandi Challenge’, bezala ezagutzen den lasterketan 100 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek, lasterketako azken partean malda gogorrak pasatuz.Hurrengo egunean KZN Summer Series Race lasterketako bigarren lasterketa izango dute, ‘Queen Sibiya Classic’ bezala ezaguna dena. Proba honetan 118 kilometro burutu beharko dituzte, malda gogorrak igaroaz, eta bost kilometroko sterratoa pasatuz. Igandean Johannesburgon hogeigarren 947 Cycle Challengean, 1.1 UCI, parte hartuko dute txirrindulariek, eta 94,7 kilometroko ibilbide gorabeheratsua igaro beharko dute.

Lasterketa hauetan, Bizkaia-Durango Afrikan lehiatuko duen historiako lehen talde euskalduna, ondorengoak izango dira txirrindulariak, Mavi García, Lourdes Oyarbide, Roos Hoogeboom eta Yessica Pérez, 2017an talde bizkaitarrean ariko den triatleta. Bestalde, taldea Hegoafrikan denboraldi honetan taldean egon diren beste hiru txirrindularirekin batuko da: Lise Olivierekin—Hegoafrikako Federazioko emakumezkoen komisioko presidentea—, Heidi Daltonekineta Maurizioko txapelduna den, Kim Le Courtekin.

Agurtzane Elorriagak, Bizkaia-Durangoko zuzendariak, ondorengoa dio lasterketen inguruan «Lan on bat egiteko ilusioarekin gatoz Hegoafrikara. Aukera bakar eta daukagu aurretik, eta gure neskek dena emango dute lasterketan. Postu onen bila gatoz. Ahalik eta UCI puntu gehien lortzeko asmoz gatoz, badakigu eta horiek hurrengo lasterketetarako gonbidapenak lortzerako orduan lagunduko digutela eta. Gainera, oso pozik gaude, berriz ere, Liserekin, ona etortzeko proposamena luzatu zuena, Heidirekin eta Kimekin elkartzeko».