Albisteak

Špela Kern, talentu esloveniarra Bizkaia-Durangora

2016-12-27

Špela Kern (1990-02-24) txirrindulari esloveniarra 2017an Bizkaia-Durango taldean ibiliko da. Hiru urtez BTC City Ljubljana taldean ibili den 26 urteko txirrindulariak nazioarteko lasterketetan postu oso onak lortu ditu, batez ere, La Route de France (2.1UCI) bezalako lasterketan.

UCI mailako lasterketan aditua den Kernek lasterketa gogorretan maila ona erakusten du. Horregatik, Bizkaia-Durango urtean zehar egongo den lasterketan garrantzitsuenetan taldeko kide izango da. 

Špela Kernen adierazpenak: "Oso pozik eta harro nago Bizkaia-Durango taldeko parte izango naizelako. Txirrindulari moduan obetzeko bide zuzena dela uste dut. Dena emango dut nire taldearen alde".

Agurtzane Elorriagaren adierazpenak Špela Kernen fitxaketaren inguruan: "Duen indarrengatik lasterketa bere lana garrantzitsua izango delakoan nago, batez ere, Maviri laguntzeko".  

Argazkia © ASO