Albisteak

Japoniar bi Bizkaia-Durangon ariko dira aurten 

2017-01-05

Bizkaia-Durangok 2017ko taldea handitzen eta indartzen jarraitzen du, eta aurretik jakinarazitako txirrindulariei, hamahiru txirrindulari, Miho Yoshikawa eta Minami Uwano japoniarrak batuko zaizkie.

Yoshikawa eta Uwano esprintean bukatuko diren lasterketetan taldearentzat oso garrantzitsuak izango dira abiadura bizia baitute, horren adibide dira 2016an nazioarteko lasterketetan beraiek lortutako emaitzak. Miho Yoshikawa (1993) bigarrena izan zen Trophée d’Or-eko lasterketa batean, eta seigarren bukatu zuen Thailandiako Tourra.

Bestalde, Minami Uwanok (1991), hirugarren bukatu zuen Trophée d’Or-eko beste etapa batean. Horrez gain, japoniarra espezialista da erlojuaren aurka eta pistan, eta 2015eko Pistako Munduko Txapelketan puntuaketa proban zilarrezko domina lortu zuen.