Albisteak

Omloop Het Nieuwsblad Bizkaia-Durangoren lehen lasterketa

2017-02-23

Beste urte batez Bizkaia-Durangok azken urteetan garrantzi handia hartu duen lasterketa batean emango dio hasiera denboraldiari: Omloop Het Nieuwsblad lasterketan, 1.1 UCI mailakoan.

Larunbatean, otsailaren 25ean, goizeko 11:30ean emango zaio hasiera Omloop Het Nieuwsblad lasterketari Ganten. Txirrindulariek, belgikan ohikoa den, ibilbide gora beheratsu bati egin beharko diote aurre, eta 124,2 kilometroko egin beharko dituzte. Horrez gain, ibilbidean bost harbide eta bederatzi igoera pasa beharko dituzte. Lasterketak irten eta hiru ordu eta erdi ingurura, Gantek hambigarrren edizioaren helmuga hartuko du.

Denboraldiko lehen lasterketan ondorengo txirrindulari hauek parte hartuko dute, Lourdes Oyarbide euskaldunak, Lorena Llamas kataluniarrak, Yessica Pérez andaluziarrak, Roos Hoogeboom holandarrak, Špela Kern eslovekiarrak eta Paola Muñoz txiletarrak.

Omloop Het Nieuwsblad lasterketaren inguruan ondorengoa dio Agurtzane Elorriagak, talde euskalduneko zuzendariak: «Denboraldiko lehen lasterketa beti izaten da garrantzitsua, batez ere, azken urteotan, etxetik kanpo lehiatzen baitugu. Bakoitzak ze maila daukan ikusteko balio izaten du, eta gainera, taldearen funtzionamendua nolakoa den jakiteko ere, egia da, txirrindulari batzuk talde lana egiten ibili direla azken asteburuetan. Belgikara talde indartsu bat daramagu, eskarmentu handiko txirrindulariekin goaz. Espero dugu bertatik ondorio positiboak ateratzea».