Albisteak

Bizkaia-Durango Ganten eta Deban, asteburuan

2017-03-24

Denboraldi honetan lehen aldiz Bizkaia-Durango nazioarteko maila goreneko, UCI Women´s WorldTour,  lasterketa batean izango da asteburuan. Zehazki, Flandrian  Gent-Wevelgem lasterketan egongo dira Bizkaia-Durangoko txirrindulariak.

Igandean, martxoaren 26an, goizeko 11:20an irteera hartu eta 148 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Flandriako lasterketa denboraldiko luzeenetarikoa da  —duela urte bete baino 30 kilometro gehiago egin beharko dituzte—, eta bost igoera igo beharko dituzte. Monteberg izango da azkena, helmugatik 42 kilometrora.

Flandriar lasterketara Agurtzane Elorriagak duela aste batzuk nazioarte mailan debutatu zuten txirrindulariak eramango ditu:  Lourdes Oyarbide euskalduna,  Lorena Llamas kataluniarra,  Yessica Pérez andaluziarra, Roos Hoogeboom herbeheretara, Paola Muñoz txiletarra eta Špela Kern esloveniarra.

Euskaldun torneoa Deban

Bestalde, bihar, Euskaldun Torneoko bigarren lasterketa ospatuko dute Deban. Bertan, Bizkaia-Durangoko Lierni Lekuona, Irati Idirin eta Naia Leonet  euskaldunak eta Anna Pujol kataluniarra egongo dira.