Bizkaia-Durango

                                  

                                                        

 

 

                                  

Bizkaia-Durango txirrindulari taldeak 2004an eman zuen izena UCIn lehen aldiz, ordutik talde profesionala izaten jarraitu du,  euskadin maila honetan gehien iraun duen taldea da.

Taldea sortu zenetik kalitatezko txirrindulariak pasa dira taldetik, Joane Somarriba, Gema Pascual, Emma Johansson, Shara Gillow edo oraintsuagokoak diren Anna Sanchis eta Ane Santesteban.

Nahiz eta, nazioarte mailan aurrekontu txikiena duen taldeetariko bat izan, gure txirrindulariak munduko txirrindulari onenekin aritzen dira taldeak lehiatzen dituen UCI mailako lasterketetan, Munduko Kopetan, Giro Rosan edo La Course lasterketa berrian.