Gaursa Rent a Car La Tostadora

                  

                                      

                                         

                                                        

 

Gaursa Rent a Car Cafés La Tostadora Duranguesa txirrindulari elkarteko talde juniorra da (17-18 urte). Kadetetan, Elorrioko Gaursa taldetik pasatu ondoren, gazteak amateur mailaara bideratzen dira. Taldeak, Josu Atxotegi eta Kimetz Lapazaran-en kirol zuzenketekin, programa Urritik Irailera burutzen du, tartean hainbat lasterketetan parte hartuz. Taldearen, helburu nagusia, pertsonak trebatzea da talde konpromiso eta kirolaren bidez.

Gainera, Gaursa Rent a Car Cafés La Tostadorak kanpotar txirrindulariekin egindako elkartruke programa batean parte hartzen du, Eskoziar txirrindulari federakunde eta Lyon Sprint Evolution taldearekin daukagun harremanei esker. Pograma honen helburu nagusia gazteak beste herrialde bateko hezkuntzan, kulturan eta harremanetan trebatzea da. Gainera beste herrialdeetako txirrindularitza ezagutzeko aukera dute.

15-18 urteko gaztea bazara eta gure taldean parte hartu nahi baldin baduzu, harremanetan jarri zaitez gurekin zalantza barik