Historia

Durangoko txirrindulari elkartea irabazi xederik ez duen elkarte bat da. 1936ko Martxoak 4an sortua izan zan eta txirrindularitzaren sustapena eta garapena du helburu nagusitzat.

Eskoletako, jubenilen eta nesken taldeak ditu eta hainbat lasterketa edo aproba desberdinak antolatzeaz arduratzen da.

Urtero, eskoletako batzarrak antolatzeaz aparte jubenilen eta nesken lasterketak antolatzen ditu. Azken hau UCI mailako lasterketa bat da, "Durango-Durango emakumeen saria" izena duena eta munduko talde eta txirrindularirik onenak parte hartzen dute. Adibidez, 2013 urteko garailea Marianne Voss izan zan, 3 aldiz munduko txapelduna izandakoa.

Marianne Voss en la Durango Durango

 

1931 urtetik 2009 urterarte Urkiolako Igoera antolatzen zuen, UCI mailako lasterketa profesionala. Lehenengo 5 urteetan Bilboko txirrindulari elkartea iza zan antolaketaren buru 1936 urterarte. Urte hortatik aurrera, lasterketaren azken ediziorarte, Durangoko txirrindulari elkarteak antolatu zuen urtetik urtera. Lasterketa honen irabazleen artean, Marino Lejarreta, Pedro Delgado, Claudio Chiappucci edo Tonny Rominger mailako txirrindulariak agertzen dira eta azken edizioko garailea Igor Anton izan zan, 2009. urtean.

Igor Anton en la Subida a Urkiola de 2009

Gainera, Durangoko txirrindulari elkarteak UCI mailako nesken talde profesional bat du 2004.urtetik, Bizkaia-Durango. Talde honetan, Joanne Somarriba edo Emma Johansson mailako txirrindulariak egon dira eta garaipen oso garrantzitsuak lortu izan dira, 2003 urteko nesken Frantziako Tourraren sailkapen nagusia, adibidez. Podium Tour de Francia femenino 2003

Elkartearen beste fazeta bat oinarritik txirrindularitzaren sustapen bat burutzea izan da, 1972.urtean txirrindularitza eskola sortuz. Gainera, Espainiako Itzuliko hainbat etapa antolatu izan ditu: 1975(16.etapa, IRATXE-URKIOLA/150Kms-garailea AGUSTIN TAMAMES, 17.etaparen irteera DURANGO-BILBAO/123 Kms,- garailea ALLAN DONALD), 1977( 18.etaparen bukaera BILBAO-URKIOLA/126 Kms,- garailea JOSE NAZABAL, 19. etaparen irteera URKIOLA-MIRANDA DE EBRO/104 Kms- garailea FREDY MARTENS). Horretaz aparte, Euskal Herriko itzuliko hainbat etapa antolatu izan ditu.

Elkarteko lehendakariak hurrengoak izan dira:

MIGUEL CERRALBO; FELIPE BARRUTIETA; EUSEBIO ARRINDA; BLAS ATUTXA; JOSÉ ANTONIO CAMARERO; CIPRIANO AGIRREZABAL; COSME BARRUTIA; JUAN Mª BALIER, JOSU ATXOTEGI(gaur egungo lehendakaria)

Durangoko txirrindulari elkarteen taldeetatik igaro izan diren hainbat txirrindulari profesional mailara ailegatu izan dira, ezagunenak hauek: 

JUAN CARLOS ALONSO; SABINO ANGOITIA; JULIÁN GOROSPE; RUBEN GOROSPE; ALBERTO LEANIZBARRUTIA; JON EGIARTE; JUAN TOMÁS MARTINEZ; ALFONSO GUTIERREZ; VALENTÍN DORRONSORO; JSOÉ ARGINTXONA; SANTIAGO PORTILLO; IÑAKI VIJANDI; ANTONIO BALBOA; JOSÉ RAMÓN URIARTE; DAVID ETXEBARRIA; UNAI ETXEBARRIA; RICARDO OTXOA; JAVIER OTXOA; JOSEBA BELOKI; IGOR ASTARLOA; IBAN MAYO, UNAI URIBARRI, EGOITZ GARCIA etab.