Eiser Hirumet

 

                                 

                                                  

 

                                                          

 

 

 

 

 

Eiser Inforlur Duranguesa txirrindulari elkarteko 23 urte azpiko taldea da. Talde hau 2015.urtean jaio zan, Durango eta inguruko gazteei afizionatu mailan jarraitzeko aukera emoteko asmoz, Bestealde La Tostadora talde jubenilan jardun ostean. Proiektu berri hau Eiser eta Inforlur enpresen laguntzari esker jaio zan eta aurten pausu eta apostu handi baten ondorioz taldea haunditu egin da bai plantillan eta baita infraestruktura eta direktore eta laguntzi¡aileetan. Direkotre moduan Kimetz Lapazaran eta Unai Uribarri ibiliko dira, azken hau Euskalte Euskadi eta Orbea talde profesionaletan ibilitakoa.

Bere ideia nagusia, kadete eta junior kategorietan jardundako formazioarekin jarraitzea da eta gazteei emaitzak lortzeko presio bako talde bat eskaintzea gure inguruan. Gaur egun, Eiser Inforlur, Durangaldeko 23 azpiko kategoriako talde bakarra da eta gutzinaka gutzinaka kategoria hau indartzeko nahian dago, txirrindulari profesional asko irten diren kluba eta eskualde honetan. Hain zuzen ere, Duranguesatik Iban Mayo, Joseba Beloki edo Unai eta David Etxebarria moduko txirrindulari asko urten dira.

Talde honen egutegia gehienbat Euskal Herrian zehar antolatzen dan Euskaldun eta Lehendakari Sariko lasterketak osotzen dute, vaina bestalde, irteera internacional batzuk ere egingo dira denboraldian zehar bai Belgika eta Frantzira. Kalendario hau, gazteek euren ikasketekin bateragarri izateko asmoarekin planifikatu da, gure elkatearentzat, betiko moduan, ikasketak garrantzi nagusia dekotelako.