Elkartea
Duranguesa txirrindulari elkartea irabazi xederik ez duen elkarte bat da txirrindularitza bultzatzea helburua duena. Bizkaiko elkarterik historikoenetakoa da eta bere historian, kategoria guztietako taldeak izateaz aparte, lasterketa oso garrantzitsuak antolatu ditu Urkiolako Igoera edo Durango Durango emakumeen saria moduan. Momentu honetan, Durangaldeko Bizikleta eskolan parte hartzeaz aparte, Duranguesa txirrindulari elkarteak talde jubenil, 23 azpiko eta nesken talde profesionala dauzka, hain zuzen ere, Bestealde La Tostadora, Eiser Inforlur eta Bizkaia Durango taldeak.